mob bandeau
Rando Ehujarré

3- Ehüjarreko arroilak

Abiatzea, Santaziko elizatik
00° 48' 35,5'' O - 42° 59' 43,3'' N
12 km. 7 oren eterdiko ebilaldia. Desmaila  + 900 metrakoa

XI.menteko eliza erromanikoa eta Elichat ostatü aitzinetik igaran zitee, bidea iraits eta Eliza esküin aldetik jarraik. Zübüa trebesat ezazüe eta esküineko bidea har 2. zübüaren trebesatzeko. Gudrua ürrentzen da etxalte bat gibelean ützi eta. Eskerreko bidea jarraik ordüan. Bidekürütxean, arroiler bürüz iraisten den xenda har ezazüe (Kihila zabalt, zerratzea ahatze gabe). Bidea jarraik erreka lüzatüz. 45 minütetan edateko hon den hur ütürri bat bada. Bi oren berantago, Molerseko harpea atzamaiten da (20 bat pertsoner batzarri egiten ahal deieo). Orano 20 bat minüta berantago, Erraizeko gainordokialat elk. Olarren ondotik ebi neurgailü bat atzamaiten da. Bidexka, Ützigainako ordokiak zeharkatzen dütüan gudruzko bide baten gainealat erorten da. Oihanetik elkitzean, eskerreko bidea har eta ola baten hondarren aldepean igaran. Ehüjarreko arroila ederrak ageri diren Ützigainako menditik igaran. Ützipiako olara eta, Ütziako oihanean sar zitee. 10 minüten bürüan, bidexka ütz ezazüe eta esküineko xenda har. Edo, herrialat bürüz jarraik.